'Loreak' filma pantailaratuko dute gaur San Frantzisko plazan

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 18a, 11:20

Nagore Aranburu (pelikulan, Ane), filmaren une batean. (Argazkia: loreakfilm.com),

Euskarazko flmaren pantailaratzea 22:00etan hasiko da, bihar ostiralarekin, Iruñeko Udalaren Zinema aire zabalean zikloaren barruan.

Loreak 2014. urtean Jon Garañok eta Jose Maria Goenagak idatzi eta zuzendutako euskal filma da.

Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean sartzea lortu duen euskarazko bigarren filma da.Lehendabizikoa Ke arteko egunak izan zen, hogeita bost urte lehenago, 1989an. 2014ko abenduaren 12rako 50.000 ikusle izan zituen filmak.

Goya sarien 29. edizioan film onenaren eta musika onenaren saria jasotzeko proposatu zuten.[5][6] 2015eko urtarrilaren 12an, pelikula latino onenaren saria irabazi zuen Palm Springseko zinemaldian (Kalifornia, AEB).Espainiako Zinema Akademiak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako hautagai izendatu zuen.

(Filmari buruzko informazioa Wikipediatik hartua da).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!