30 egunez mugarik gabe bidaiatzea ahalbidetzen duen abonua erabilita igo dira hiriko garraiora erabiltzaileen %11. 2015eko eta 2016ko ekainetik ekainera egindako 38 milioi bidaietatik, 4 milioi hilabeteko txartelari esker egin zituzten.
Abonua, merkeago
26 urte arteko gazteek abonua eska dezakete 24 eurotan, eta 35 bidai eginez gero ateratzen da ohiko sarrera baino merkeago. Gainontzekoek 30 eurotan eskuratzen dute eta 43 bidai egin behar dituzte merkeago ateratzeko.