Larunbatetik iganderako gauean egin zuen pertsona batek edo talde batek margoketa, Argia ikastolako arduradunen hitzetan. Hesia saltatuta sartu ziren ikastola ingurura. Gero, eraikineko atea irekitzeko ahalegina egin zuten, alarmak jo zuen eta horregatik ezin izan zuten lortu.
"Irmo" gaitzetsi du ikastolak gertatutakoa, eta "kezka handia" duela azpimarratu du. “Nafarroan pertsona batzuek hezkuntza aniztasunarekiko duten errespetu falta” gaitzetsi du, halaber.