Beteta dago Herri Sanferminak plataformak aurkeztutako egitaraua, leporaino. Festa lehertu, eta musikak hartuko ditu herri eragileek hartu dituzten hiru plazak.
Dj Boltron, Tania TNT, Danny Ana Bea, Bilber... horiek dira musika jartzen ibiliko direnetako batzuk. Errekoletak plazan izanen da hitzordua, 12:30ean.
San Frantziskon, bestalde, Los Tajudos del Norte igoko dira oholtzara. Amaitzeko, San Josen, dantzaldia eginen dute, Modestoren laguntzaz, eta gauean, 21:00etan, The Trikiteens taldeak joko du.
