El Tuli: "Ez zait gustatzen 'Gaixoa ni' kantatzea, urtebete egon behar dudalako zain sanferminak arte"

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 6a, 12:37
Argazkia: El tulik jaurti du aurtengo txupinazoa. / eitb.eus

Los del Bronce peñako lehen bazkideak piztu du aurtengo suziria, herri galdeketan hautagaitza bozkatuena izan ostean. Iruindarrok, gora San Fermin! esanez piztu du suziria

Jesus Ilundain El Tuli aukeratu dute herritarrek suziria pizteko. Herri galdeketaren bidez erabaki dute zeinek botako zuen txupinazoa, eta 10.000 botoetatik, 4.000 jaso ditu Los del Bronce peñako lehen bazkideak. 

Bera da, lagunekin batera, entzierroa hasi aurretik Entzun arren San Fermin abestia kantatzeko tradizioa hasi zuenetariko bat."Abesti bat kanta dezagun esan, eta hori atera zen, besterik gabe", azaldu du Euskalerria Irratian. "Hasieran, bi baino ez ginen; gero, sei; gero, 20... eta gaur egun, jendetza!".

Sanferminak oso gustuko dituen arren, bada maite ez duen gauza bat: ""Ez zait gustatzen 'Gaixoa ni' kantatzea, urtebete egon behar dudalako zain sanferminak arte".

"Lehengo sanferminak hobeak ziren, gero Hemingway heldu zen, eta dena aldatu zen", azpimarratu du. Garai batean, "etxekoentzat" zirela ere izan du gogoan.

Los del Bronce peñako lehen bazkidea izan aurretik, Iruñako peñako kide ere izan zen.

Iruñeko Erraldoiak eta Zabalguneko dendariek aurkeztu zuten haren hautagaitza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!