'Kantu eta hitza' zikloa amaituko da gaur, ostegunarekin. Jon Gurrutxaga sortzaileak kontzertua eskainiko du, 20:30ean. Zikloko gainerako emanaldiak bezala, gaurkoa ere musu truk izanen da.
Hitz lauz azken lana aurkeztuko du, funk eta folk ukituekin. Hasi baino ordubete lehenago, gonbidapenak banatuko dituzte.