Iruñeko etxabeak 00:00etan itxi beharko dituzte

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 30a

Astelehenena onartuko du Iruñeko Udalak etxabei dagokien ordenantza berritua: jai egunetan, 02:30 arte izanen dute zabalik egoteko aukera.

Etxabeei dagokien ordenantza aurrera aterako du Iruñeko Udalak astelehenean, EH Bilduren, Geroa Bairen, Ahal Duguren, Ezkerraren eta PSNren babesa izanda.

Jabeek astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 00:00 arte mantendu ahalko dituzte irekita aisialdirako lokal horiek. Asteburuetan, 09:00etatik 02:30 arte. Gainera, bizilagunekin akordioa erdietsiz gero, moldatu ahalko dute ordutegi hori. UPNk ez du puntu hori begi onez ikusten, eta horregatik ez du ordenantza babestuko.

Sanferminetan, ordea, ez dute mugarik izanen, ez Gabon gauean, ez eta Gabon Zahar gauean ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!