Aplikazio informatikoen inguruko "ezagutza galera" salatu du Kontuen Ganberak

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 29a

Nafarroako Gobernuak enpresa pribatu eta publikoekiko "menpekotasuna" duela esan du Ganberaren txostenak.

"Aplikazio gehienen inguruko ezagutza galera" du exekutiboak, eta "menpekotasuna" enpresa publikoekiko eta pribatuekiko, Kontuen Ganberak salatu duenez. Gainera, behar informatikoak handitu ahala, administrazioak kanpo zerbitzuak kontratatzera jo duela ere zehaztu dute.

"Giza faktorearen deskapitalizazioa dago garapenerakoa oso garrantzitsua den eremu horretan", txostenean jaso dutenez. Hala, gastu informatikoa, 2015ean, 43 milioi eurokoa izan zen.

Informatika erabiltzen duten 13.500 lanpostu dauzka administrazioak. Egun, 3.200 informatika produktu dauzka eta horietatik 2.4000 informazio sistemak dira.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuko langileria organikoan informatikarekin zuzenean lotutako 159 lagun daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!