Altuna: "Iruñerrian lan handia egin behar dugu, UPN bigarren indarra izan delako"

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 27a

Argazkia: Cristina Altuna, UPNko parlamentaria, Euskalerria Irratian.

"Ospakizunaren unea baino, negoziazioaren garaia da", UPNko kide Cristina Altunak Euskalerria Irratian adierazi duenez. Erregionalisten emaitzen irakurketa baikorra egin du.

"Ospakizunaren unea baino, negoziazioaren garaia da. Atzoko erantzunak erakusten du UPN-PPk boto gehiago eskuratu dituela; zerbait ospatzeko baino, animoak igotzeko balio du. Lanean segitu behar dugu", adierazi du Altunak.

Ustelkeriak PPn izandako eragina ere izan du gogoan. "Egia da, azken urteotan, ustelkeria kasuek min handia eman diotela PPri, eta arrisku hori bazen. Gai serioa da. Erantzun irmoa eman behar zaio. Ezin da gai hori baztertu, aurrez aurre egin behar zaio. Mahai gainean badira kezkagarriak diren gaiak, hori bat".

Amaitzeko, atzera begira jarri da erregionalista, irakurketa historikoa taxutuz. "1987tik, UPNk hauteskunde denak irabazi ditu. Lehen postuak galtzeko bazen kezka. Sorpasoaren beldur ginen. Inkestek ez dute asmatu".

Balorazioa ere egin du, zer hobetu daitekeen azpimarratuz: "Iruñerrian lan handia egin behar dugu, UPN bigarren indarra izan delako. Elkarrekin Ahal Duguk indar handia du. Lan handia dugu aurretik".

Eta, azkenik, 'aldaketaren gobernuari' egin dio erreferentzia. "Gobernuaren alderdiek hausnarketa egin beharko lukete, autokritika bat. Ez soilik datu horiekin, bereziki, Geroa Baik, boto galdera handia izan duelako".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!