Eskuak emanda, kate bat osatuko dute dantzariek. Erdi Aroan Europan egiten ziren kate, branle eta farandole dantzen familiakoa da.
Nafarroako zonaldearen arabera, izen ezberdinekin da ezagun soka dantza: trapatan, zortzikoa, giza dantza, ttun-ttuna edota zapi dantza, besteak beste.
Udal dantza taldea da Duguna eta horregatik hartzen du parte gisa horretako ekitaldietan.