Bihar irekiko dituzte Sanduzelaiko igerilekuak

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 22a

Argazkia: Sanduzaleiko igerilekuetako argazkia.

40,30 eta 80,75 euro artean eskuratu daiteke udako denboraldirako abonua.

Ekainaren 23an ireki eta irailaren 15 arte egonen da zabalik Sanduzelaiko Kirol Hiria. Honako azpiegitura hauek dauzka: udako igerilekua, neguko igerilekuak, hidromasaje zonaldea, muskulazio gela eta beste. Nola ez, aldagelak ere badauzka.

Eguneko bonua ere eros daiteke. 2 eta 14 urte artekoek eta 65 urtetik gorakoek 2,70 euro ordainduko dute. 3,05 euro, 14 eta 25 urte artekoek eta 4,45 26 eta 65 urte bitartekoek.

Ordainketak igerilekuan bertan egin beharko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!