2014ko Entzierroko Udal Ordenantza goitik behera bete nahi du Iruñeko Udalak, Aritz Romeo Segurtasun zinegotziak adierazi duenez. Korrika behar bezala ez egiteagatik 750 eta 3.000 euro arteko isunak ezartzen ditu ordenantzak: zezenak ukitzea, korrikalariak edota animaliak gogaitzea edota janzkera ez errespetatzea dira, adibidez, arautik kanpo dauden faktoreak.
Entzierroaren ordenantza bi urtez onartuta egon bada ere, martxan jartzea ez da erraza izan; orain, aldiz, kameren bidez korrikalariak identifika ditzakeela uste du udalak, eta diru zigorra ordaintzera behartu.
Horrez gain, 200 agente jarriko ditu entzierroko ibilbidean, dena zain dezaten.