19:30ak eta 21:30ak bitarte badute hitzordua txistuaren eta dultzainaren doinuetan dantza egin nahi duten horiek. Polkak, pasodobleak, zortzikoak, porru saldak... denetariko estiloetan dantzatuko dira Gaztelu plazara bertaratzen diren horiek, ostegunera arte.
Gainera, uztailean, abuztuan eta irailean ere mantenduko da zita, era horretan, ohiko bihurtu arte Gaztelu plazako dantza.