Sanfermin aurreko kultur astea

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 15a

Erakusketak eta hitzaldiak antolatu dituzte ekainaren 17tik 30era sanferminen bezperan giroa berotzen asteko xedez. Peñen eguna uztailaren 2an izanen da.

Sanferminetarako hogeita bost egun baino ez dira geratzen. Iruñea jai giroan murgiltzen hasteko Peñen Federazioak San Fermin Aurreko Kultur Astea prestatu du. Erakusketak eta hitzaldiak antolatu dituzte, betiere, sanferminen ingurukoak izanen dira. Berezia izanen den erakusketa bat nabarmendu dute. Kondestablearen aretoan izanen da ikusgai. Argazkiak, posterrak, fotogramak... ikusgai jarriko dituzte. Guzti horiek, 1966an grabatutako 'Carnaval de ladrones' izeneko pelikulatik aterata. Ramon Herrera kazetaria eta zineman aditua da. Hura ari da pelikula hori aztertzen eta datu ugari bildu ditu. Ekainaren 17an ikusgai jarriko dute pelikula eta Herrerak berak azalpenak emanen ditu. Ekainaren 18an erakusketa inauguratuko dute, pelikularen informazio eta argazki guztiekin.

Peñen Federazioak bi erakusketa jarriko ditu: alde batetik, Oberena dantza taldearena 75. urteurrena duelako aurten, beste alde batetik, Jarana Peñaren inguruko erakusketa ere jarriko du. Horrez gain, ekainaren 26ean Baluarten 'Jai Herrikoiak' izeneko ikuskizuna izanen da. Hilaren 30ean Txupin Etxepare elkarteak izen bereko saria emanen die 1978an zinegotzi izan zirenei. Azkenik, uztailaren 2an Peñek euren eguna ospatuko dute eta bertan jarriko dituzte jendaurrean euren pankartak.

'Carnaval de ladrones'

"Atxorra da pelikura", hala esan du Ramon Herrerak. Iruñeko sanferminak 1966ean aztertzen ditu. Navarreria, Caldereria, Konpainia kalea, Dormitaleria... ikus daitezke, baita Gazteluko plaza ere. "Pelikula horretarako sortu zen erraldoi bat ere ikus daiteke, egun, Legarda herrian dagoena", azaldu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!