Elliott Murphyrekin joko du Balerdi Balerdik, Andoainen

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 15a

Argazkia: 'Balerdi balerdi' taldea, kontzertu batean.

Larunbatean izanen da Andoain Rock Jaialdia, eta power pop estiloko talde andana batuko ditu: Blue Ash, Split Squad, Deadbeat poets...

70. hamarkadatik hasi eta gaur egunera arteko hainbat "munstro" batuko ditu Andoain Rock Jaialdiak larunbatean. Elliott Murphy & Band izanen da plater nagusia, baina bada euskal talderik ere egitarauan: Balerdi Balerdi igoko da oholtzara.

Eta horiez gain, badira sona handiko beste hainbat: Blue Ash, Split Squad, Hillbilly Moon Explision eta Deadbeat poet, hain zuzen ere.

18:00etan hasiko da, Andoaingo Nafarroa plazan eta sarrera doanekoa izanen da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!