'Jazza kalean', ekaineko azken asteburuan

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 14a

Argazkia: 'Jazza kalean', Ray Gelato.

Ray Gelato, Granujas a todo ritmo, Arima, Charlot Dixie Jazz Band eta Jazzy Leap dira kontzertuetako batzuk.

Alde Zaharra eta Ziudadela hartuko ditu jazzak hileko azken asteburuan, hain justu, hilaren 24tik, ostiraletik, 27 arte, astelehenarekin, Jazza kalean zikloaren karietara. Ziudadelan, ostiraleko, larunbateko eta asteleheneko arratsaldeko emanaldiak eginen dituzte; Alde Zaharrean, berriz, larunbat eta igande eguerdikoak.

Askotarikoak dira kontzertuak, baina jazzaren ukitua bermatuta dago guztietan: Ray Gelato, Granujas a todo ritmo, Arima, Charlot Dixie Jazz Band eta Jazzy Leap dira oholtzara igoko direnetako batzuk.

Zikloak 20.774 euroko aurrekontua dauka.

Egitaraua, egunez egun

  • Ostirala, 24: Ray Gelato. Ziudadelan, 20:00etan.
  • Larunbata, 25: Granujas a Todo Ritmo. Alde Zaharrean, 12:00etan.
                             Arima. Ziudadelan, 20:00etan.
  • Igandea, 26: Charlot Dixie Jazz Band. Alde Zaharrean. 12:00etan.
  • Astelehena, 27: Jazzy Leap. Ziudadela, 20:00etan

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!