Artisautza azoka, ostegunetik aurrera

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 14a

30 bat artisau egonen dira igandera arte Iruñeko kaleetan, bai eta elikadurarekin lotutako 37 postu ere.

30 artisau eta 37 janari stand. Horiek dira Iruñeko hamargarren Artisautza Azokaren osagaiak. Baina ez horiek bakarrik: hiru ofizio ikastaro ere antolatu dituzte. Horietako bi itsasoarekin lotuta egonen dira, Albaolarekin, hain justu, bestea Japoniako imajina lantzearen inguruko gyotaku teknikarekin erlazionatuta. Alde Zaharra izanen da hitzorduaren erdigunea.

Nafarroako Gobernuak 300.000 euroko aurrekontua bideratuko du azoka aurrera atera dadin. Horretaz aparte, antolatzaileek bi sari banatuko dituzte: bat, postua onenari; bestea, stand onenari.

300 eurokoak izanen dira bi sari horiek, eta, gainera, heldu den urteko artisautza azokako epai mahaian parte hartzeko aukera ere eskainiko diete irabazleei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!