Arantzadiko bost aisialdirako baratzetarako eskabide epea zabalik

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 13a

Ekainaren 16ra arte bidera daitezke eskabideak Gurbindo Etxera.

Aisialdirako 60 baratzeetatik bost hutsik daude une honetan. 100 metro koadroko lur sailak dira eta orain eginen den esleipena indarrean egonen da 2021eko ekainera arte.

Eskabideak egiteko inprimakiak eta informazioa Gurbindo Etxean eskuratu daitezke. Jasotako eskabide guztien artean zozketa eginen da. Baratzerik lortzerik ez dutenak itxaro zerrendan geldituko dira, baten bat libre geldituz gero, hura hartu ahal izateko.

Eskabideak egiteko beharrezkoa da Iruñean erroldatuta egotea eta Udalarekin zorrik ez izatea.

Informazio guztia Gurbindo Etxearen web gunena aurki daiteke.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!