Beteluko Juan Manuel Ieregik fabrikatu zuen iruñeko udaleko erloju zaharreko makineria, orain bi mende, 1827an. Kontrapisu sistema baten bidez funtzionatzen zuen piezak, burdinazko eta letoizko engranajeekin.Orratzak mugitzeko arrabol sistema zuen, gainera.
Urteetan egon zen udaletxeko fatxadan, zehazki zein urteetan ezarri zuten ez badakite ere, jakin badakite luzaz egon zela. Bada, ordea, baduten datu bat: noiz kendu zuten, 1991an.
Orduan, modernoagoa zen erloju baten aldeko apustua egin zuten, eta hori da orain ere ikus daitekeena.