Iruñeko alkatearena da eskuduntza sanferminetako txupinazoa nork botako duen erabakitzea. Aurten lehen aldiz Joseba Asironen erabakiz Iruñeko bizilagunek izanen dute aukera sei hautagaien artean erabakia hartzeko. Gaurtik ekainaren 17ra arte bozkatu ahal izanen da Iruñeko Udalaren webgunean, 010 telefonoan edo Civivox zentroetan 16ra arte.
Aniztasuna aukeran
Peñen Federazioa 1959an sortu zen eta Iruñeko 15 peñek ostzen dute. Paris 365 jantoki solidarioa da, 2008az geroztik ari da behar gehien dutenei zerbitzuak eskaintzen: jantokian, etxebizitza, aholkularitza juridikoa eta beste. Oberena Dantza Taldeak bere 75. urteurrena du aurten; Sanferminak Berdintasunean Taldea 2014an sortu zen, festak berdintasunean eta eraso sexistarik gabe egin daitezen aldarrikatzeko. Hipotekek Kalteturikoen Plataforma berriz, 2011n sortu zen eta 7 asanbladatan antolatzen da. Jesús Ilundáin Zaragüeta 'El Tuli' Los de Bronce peñako lehen bazkidea da egun, 85 urte ditu eta berak ekin zion entzierroko goizeroko abestiari.
Sei aukera eta txupinazoa jaurtitzeko bakarrak irabazi ahalko du bozketa. Heldu den ekainaren 17an ezagutaraziko dute nork izanen duen festak iragartzeko ohorea.