Arartekoari euskarazko haur eskolen aferaz iritzia eskatu diote

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 9a

Euskarazko haur eskoletan euren seme-alabak matrikulatu zituzten gurasoak izan dira gaur Arartekoarekin bilduta. Euren eskubideak urratu dituztela uste dute gurasoek.

Eskubideak urratu dizkiete euskarazko haur eskoletan izen eman dituzten haurrei: alde batetik, euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen dietelako eta bestetik, matrikula egina dutela eman zaizkien eskubide horiek ere murriztu dizkietelako.

Arartekora jo dute euskarazko haur eskoletan izen eman zuten 140 familietako ordezkariak, euskalgintzako kideak eta Behatokikoak. Eskubide urraketen aurrean Arartekoaren iritzia jakin nahi dute.

Epailearen esku utzi izana haur eskolen afera ulergaitza eta diskriminatzailea dela salatu dute. Erabakia ahalik eta azkarren hartzea ere beharrezkoa dela uste dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!