Euskarazko udalekuak Arantzadiko Gurbindo Etxean

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 7a

Iazko euskarazko udalekuetako irudia.

Ekainaren 22tik 24ra goizez Arantzadin eginen diren euskarazko udalekuetarako izena emateko epea zabalik dago. 

2008-2012 bitartean jaiotako haurrek hartu ahal izanen dute parte.

Hiru egun hauetan zehar haurrek aukera izanen dute animaliekin eta baratzetan lan egiteko aukera eta honetaz gain eskulanak eginen dituzte.

Hirugarren urtea da Gurbindo Etxeak udalekuak antolatzen dituena euskaraz. Hiru egunetarako prezioa 90 eurokoa da eta ordutegia goizeko 9:00etatik 15:30etara. Haurrek bertan bazkalduko dute eta aukera dago ere goizeko 7:30etatik hara joateko. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!