2003an dispertsioak erail zuen Sara Fernandezen ahizpa Ana Fernandezek defendatu du Etxeraten testua, udalbatzaren aurrean.
"12 urteren ostean, nire ahizpa egoera honetan izendatzeko aukera daukat", esan du Fernandezek. Dispertsioa ezarri zutenetik 27 urte pasa diren honetan, sakabanaketak hamasei hildako utzi dituela ere salatu du.
"Gerora ilusioz eta gorrotorik gabe begiratu nahi dut", zehaztu du, baina ñabardura bat ere txertatuta, ezinbestean: "Nola izanen dugu etorkizun garbia dispertsio politikak ez baldin badigu uzten iragaz hitz egiten?".
Geroa Baik eta Aranzadik testuarekin bat egin badute ere, esan dute dispertsioak "preso guztiei" eragiten diela, eta ez soilik "preso politikoei".