Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Maialen Errotabehere biharko 'Kantu eta Hitza' zikloan

Euskalerria Irratia 2016-06-01 12:53   kultura  Iruñea

Erraldoien txokoan eskainiko du kontzertua 20:30ean. Sarrera doanekoa da eta aldez aurretik jaso behar da gonbidapena.

Maialen Errotabehere biharko 'Kantu eta Hitza' zikloan
Maialen Errotabehere ariko da bihar Erraldoien txokoan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Maialen Errotabehere (1983, Arrosa - Behe Nafarroa) 8 urterekin hasi zen kantuan. Ezpela abesbatzan. 2004an, lehen diskoa kaleratu zuen, Nire mundua, eta 2006an, bigarrena, Askatasunen Ibaia, folk, pop eta bluesaren eraginekin. Askatasunaren kontzeptua da bere testu guztien ardatz nagusia. Biluzik diskoko abestiak Maialenen bizipenetan oinarrituta daude, bere iraganean, inguruan, hunkitzen duen horretan, bere nortasunean. Abesti gehienen testuak berak idatzi ditu, eta musikak konposatu, baina badira Itxaro Borda eta Jean-Louis Errotabereren letrak ere. Album honetan lagundu dute Petti eta Eñaut Elorrieta abeslariek eta Bokale Brass Band taldeak.


Fitxa artistikoa: Pat Tétevuide (gitarra), Iban Larreboure (bateria), Raphaël Ferreira (baxua) eta Txus Aranburu (teklatua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa