Ari dira sanferminetako entzierroko hesia jartzen

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 1a

Aldaz Anaiak zurgindegiko langileak 10:00etan hasi dira Arrotxapeko akuiluetatik Santo Domingoko aldapara ñanean.

Hesi bikoitza jartzen hasiko dira gaurtik aurrera Aldaz Anaiak zurgindegiko langileak. Ukuiluetatik Santo Domingoko aldapara ekinen diote hesia jartzeari 10:00etan. Aste hasieran langileak 2.700 ohol eta 900 zutoin antolatzen eta horien egoera zein den egiaztatzen aritu dira. 70 ate ere badaude entzierroko ibilbide osoan zehar.

Hilabete guztian izanen dira lanean entzierroko hesi guztia jartzen eta uztailaren 6an izanen da amaiera Amaia eta Estafeta kaleetako hesia jartzearekin batera.

Aldaz Anaiak Garesen dute zurgindegia eta duela 24 urte ari dira hesia muntatzen eta desmuntatzen. Egunero, 70 eta 75 lagun inguru aritzen dira horretan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!