'Artisten Auzoa' abiatuko dute gaur Arrosadian

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 8a, 08:37

Argazkia: Jorgue Telletxearen 'Nowhere You Now' obra, iazko Artisten Auzoan. / somoselbarriodelosartistas.com

 Erakusketak, kale antzerkia, muralak... Hitz batean, artea egonen da beste behin 'Artisten Auzoa' jai herrikoiaren muinean.

Artistek eta sorkuntzak hartuko dituzte kaleak gaurtik aurrera Arrosadian. Aurtengoa jaialdiaren zortzigarren bada ere, Alde Zaharra ez den beste toki batean egite den lehenengo aldia da.

Arrosadiara mugituta ere, aurreko edizioetako espirituari eutsiko diote: "artista guztientzat zabaldutako espazioa" izanen da, nahi duen horrek har dezake parte. Hala, "aldaketa erreminta gisa" erabiliko dute artea, "auzoa sortzeko bai eta kulturen arteko elkarrizketa ontzeko ere".

Besteak beste, hiri artea, birziklatze tailerra, haurrentzako jarduerak, ipuin kontalaria eta txotxongiloak, dokumentalak, erakusketak eta zuzeneko emanaldiak prestatu dituzte.

Arrosadian, gainera, bertako dendak, eragileak, liburutegia, gizarte zerbitzuak eta beste ere inplikatuko dituzte.

Iruñeko Udalarekin hitzarmena sinatu dute aurtengorako, eta honakoak eskaini dizkie: oholtzak, karpak, musika ekipoak, aulkiak eta mahaiak, muralak margotzeko margoa eta beste. Materialak ez du 15.000 euroko kostua gaindituko.

Artisten Auzoa dinamikaren webgunean eskuratu daiteke informazio gehiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!