Asteburuan gertatu ziren eraso hauek, eta bietan akusatuak polizia zela esanez, saiatu zen mutilekin sexu harremanak izaten. Bi delitu leporatu, eta kartzelatzea ebatzi du epaileak.
Bestalde, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote 22 urteko gizonezko bati Tuteran (Nafarroa), emakume adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita. Neska-laguna zenari egin zion eraso, duela hiru urte: alkohola edan ostean koman zegoela bortxatu zuen. Hipotermiak jota eta shock egoeran utzi zuen emakumea erdi biluzik soro batean. Ebakuntza egin behar izan zioten, lesioen ondorioz.
Hauek eta Donibane auzoan gertatutako beste bi izan dira azken bi asteotan izan diren sexu delituak Nafarroan. Hori dela eta larunbaterako manifestazio bat antolatu dute Donibaneko herritarrek eta hainbat kolektibok. 18:00etan izanen da mobilizazioa, Golem zinemetatik abiatuta.