Jaioberrien orpoko proben bidez zazpi patologia detektatu ahal izanen dira

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 18a

Orain arte sortzetiko hipotiroidismoa eta fenilzetonuria detektatzeko soilik egiten zen proba hau.

Maiatzetik aurrera, Nafarroak sortzetiko gaixotasun metabolikoak prebenitzeko programa zabaldu du jaioberrietan era horretako zazpi patologia detektatzeko; bi zeuden sartuta orain arte (sortzetiko hipertiroidismoa eta fenilzetonuria). Erabaki honekin gaixotze-tasa, heriotza-tasa eta gaitz horiei lotutako desgaitasunak murriztu eta kaltetutako pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi da. Hala eman du ezagutzera Nafarroako Gobernuak gaur egindako bilkuran.

Zehazki, programan sartutako bost patologiak honako hauek dira: fibrosi kistikoa, azidemia glutarikoaren I. mota, anemia faltziformea, kate ertaineko azil koentzima A deshidrogenatuen eskasia eta kate luzeko azil COA deshidrogenatuen 3-hidroxien eskasia. Ezohikoak diren sortzetiko asaldura talde bat da, gehienak hormona eta metabolismoaren aldaketarekin lotuta. Duten eraginagatik, gaixotasun arraroen barnean sartzen dira (urtean 6 eta 8 kasu artean, Nafarroan), eta zenbait organo kaltetu ditzakete; nerbio-sistema zentrala da organo konprometituena, eta horregatik, garaiz egindako diagnostiko batek ondorio neurologiko larriak ekidin ditzake, adimen-atzerapena bereziki.

Jaio eta 48 ordura testa jaioberri guztietan

Programa horrekin, Nafarroako jaioberri guztiei, bai eta Foru Komunitatean bizi diren amen jaioberriei (urtean 6.100-6.200 inguru) odola aterako zaie jaio eta 48 ordura orpoan ziztada bat eginez, tratamendua jartzeko asmoz positibo ematen duten kasuetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!