Zabalgunea, Arrosadia, Azpilagaña, Iturrama, Ermitagaña, Mendebaldea, Etxabakoitz, Donibane eta Ospitaleak zonalde laranjaren tarifetara egokituko dituzte, 24 orduz.
Uztailaren 5etik 14 arte aplikatuko dute zonalde laranjaren zabalpena. Horrez gain, Konde Olibete, Armadaren etorbidea, Pio XII. zein Alde Zaharretik gertu dauden kaleak bertan bizi direnen ibilgailuentzat erreserbatuko dituzte.
Hala, gune horietan autoa uzteko lehenengo edota bigarren zonaldeko herritar txartela izan beharko dute aparkatzen dutenek.
2013tik hartzen du udalak neurri hau, iruindarrek autoarekin arazorik ez izatea saihesteko.