Iruñeko gazte baten suizidioak bullyingarekin zerikusirik ote duen ikertzen ari dira

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 18a

Argazkia: Nafarroako Hezkuntza Departamentuak gertatutakoaren berri du.

Familiak gutun bat helarazi du hedabideetara, eskola jazarpena salatuz, eta "guztien laguntza" eskatuz polizia ikerketari begira.

Iragan martxoaren 16an bere buruaz beste egin zuen gazte batek, Iruñean. Senideek eskola jazarpenaren ondorio izan daitekeela deritzote. Horregatik, salaketa jarri dute, eta Iruñeko hirugarren instrukzio auzitegiak ikerketa abiatu du. San Cernin ikastetxean ikasten zuen mutikoak; eskolak deus ez zekiela adierazi du.

Zentroak ez zuen bullyingaren kontrako protokoloa aktibatu, jakinaren gainenean ez baitzegoen. Orain, "sorpresa eta harridura" azaldu, eta eskolako gainontzeko familiei gertatutakoaren inguruko gutun bat bidaliko diela jakinarazi du.

Ibarrola Ekiza familiak idazkian nabarmendu duenez, "hainbat eskola jazarpena kasu" eman dira San Cerninen. Poliziaren lanak aurrera jarraitzen du, eta "guztien laguntza" galdegin du hildakoaren sendiak.

'Berria' egunkariak Hezkuntza Departamenduarekin kontaktatu du, eta orain jakinaren gainean dagoela adierazi diote, aurretik, haatik, ez zuen auziaren inguruko informaziorik izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!