I. Euskarazko Interneten Eguna Iruñean ospatuko da gaur

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 17a

PuntuEUS Fundazioa, Euskaltzaleen Topagunea eta Euskalerria Irratia dira ekitaldiaren antolatzaileak. Bertan arloko berrikuntzak aurkeztu eta etorkizunaren soslaia eginen da.

Katakrak aretoan ospatuko da Euskarazko Interneten Egunaren lehen edizioa, 18:30etatik aurrera.

Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, irekiko du ekitaldia eta jarraian PuntuEUS fundazioko kideek eta Euskaltzaleen Topagunekoek hitza hartuko dute euskarak Interneten eginiko bideaz mintzatzeko. Jarraian etorkizunari begira jarriko dira, etortzear dauden erronken inguruan hausnarketa egiteko.

Saioaren amaieran euskararen alde topa egiteko aukera izanen dute bertan bildutakoek.

Sarrera irekia izanen da, baina aldez aurretik izena eman behar da domeinuak.eus web gunean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!