Kontziliaziorako diru laguntzak eska ditzakete 12 urtetik beherako haurrak dauzkaten familiek

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 16a

Lana, formakuntza eta zaintza bateratu ahal izateko diru laguntzen deialdia zabaldu du Iruñeko Udalak, eta abenduaren 31 arte egin daitezke eskaerak.

Lana, ikasketak eta umeen hazkundea kontziliatu ahal izateko diru laguntzen deialdia publiko egin dute jada. 12 urtetik beherako haurrak dauzkatenek eska ditzakete, eta 16 urtetik beherakoak dauzkatenak ere, baldin eta %33ko ezgaitasuna badute.

Deialdiak aintzat hartzen du, adibidez, haurra eskolara eraman ezin izatea laneko zein ikasketen ordutegiekin bateraezina delako eta ordutegiak haurren neurrira moldatu ezin izatea, betebeharrak direla eta. Gisa horretako egoerei erantzuna emateko dago diseinatua

Auzo Unitateetan eska daiteke, bai eta Gizarte Garapeneko Komunitatean ere. Baldintzetako batzuk honako hauek dira: deialdian ezarritako muga ekonomikoa ez gainditzea eta egoerari aurre egitea ahalbidetuko lukeen familia laguntzarik ez izatea.

18.000 euroko deialdia da, eta Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratu berri dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!