"Giza eskubideen trenari bagoi bat gehiago" batu nahi dio Sarek, eta, horretarako, presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egin berri du, Euskal Herriko hainbat txokotan. Metafora: trena. Eta, hain zuzen ere, tren bat irudikatuz elkartu dira herritarrak iragan asteburuan Iruñeko San Frantzisko plazan.
"Bagoiak konpromisoz bete" eta "kaleetara, lantokietara eta Europako bihotzera" eraman nahi ditu Sarek.