Euskal Jaiak jai gunea muntatuko du bihar Redinen

Euskalerria Irratia

Borobila eginen dugu lelopean festa eginen dute bihar. Dantzak, kalejira, auto mozketa, kontzertuak eta beste antolatu dituzte.

Egitaraua

  • 10:00. Herri gosaria Jai Gunean (Redin pasealekua).
  • 11:00. Kalejirak Alde Zaharreko kaleetan barna (erraldoiak, joaldunak, fanfarreak, dantzariak, trikitilariak...)
  • 11:00-14:00. Artisauen azoka San Nikolas plazan.
  • 12:00. Herri kirolak Merkaderes kalean – Auto mozketa desafioa.
  • 13:00. Ekitaldi nagusia, erraldoien topaketa eta larrain dantza Udaletxeko plazan.
  • 14:00. Kalejira Udaletxeko plazatik Jai Guneraino (Redin pasealekua).
  • 15:00. Herri bazkaria Jai Gunean (Redin pasealekua).
  • 16:30. Bazkalondoa Ostatu Ibiltaria taldearekin (Jai Gunean).
  • 17:00-22:00. Kontzertuak Caldereria kalean (“Alicatê, la gramola del amor”, “Skabidean”, “Puto Amoak Matematiketan”, “Dubrofnik”).
  • 18:00. Dantzaldia Jai Gunean “Gathubi” taldearekin.
  • 18:00-21:00. Artisauen azoka Redin pasealekuan.
  • 18:30. 3indarrok elektrotxaranga Alde Zaharreko kaleetan barna.
  • 21:00-04:00. Kontzertuak Jai Gunean (“Lur-J”, “Iruzur”, “Bastart Kowboys”, “Nekez”, “Eromeria”).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!