Gurutzeak eta erlijioarekin loturiko irudiak, brontzezko pitxerrak eta ontziak lapurtu zituzten asteazken gauean Iruñeko hilerrira. Atean dagoen giltzarrapoa apurtzea lortu eta aprobetxatuz segurtasun zaindaririk ez zela sartu egin ziren hilerrira. 40 eta 50 hilobi inguru kaltetuak daude. Ikertzen ari dira nor izan den lapurreta egin duena.