Gora Iruñea plataformak Jaiak aske, gozamenez bete lelopean otsailetik uztailera bitarte tailer sorta antolatu du. Hilean behin "heteropatriarkatuak eguneroko harremanetan duen eragina" aztertzen ari dira saio hauetan. Heldu den larunbat honetan, hilaren 14an, Kattalingorri Lgtb pertsonen taldeko Xabier Santxez eta Bilgune Feministako Oihana Lopez izanen dira tailerreko gidariak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!