“Lehen urratsak robotikan. Ibil gaitezen Interneten gure robotarekin!” izeneko ikastaroa antolatu dute ekainaren bukaerarako Iruñeko Planetarioan.
Ekainaren 21etik 24ra eginen da goizez, 10:30etatik 13:30etara.
Izena 948 262 628 telefonoan eman daiteke edota Iruñeko Planetarioko leihatilan.
Honetaz gain beste hainbat ekimen antolatu dituzte gaztelaniaz datozen asteotarako. Lehena larunbat honetan bertan: Scratch familian. Programazioan lehen urratsak emateko argibideak eskainiko zaizkie familiei larunbatean, arratsaldeko 17:00etataik aurrera.
Ekainaren 4an 12 urtetatik aurrerako gaztetxoentzako saioa eginen da: Bideoak, smartphonak eta livestreaming, Youtube edo Vine eta “Izarretako astronautak” udalekua, 3 eta 7 urteko haurrentzat eginen da ekainaren 21etik 24ra.