Maiatzaren 28an, NUPko ikasgelategian, 10:00etan izanen dute froga. 11 gela erreserbatu dituzte azterketak egiteko. Test bat erantzun beharko dute; galdera bakoitzeko lau erantzun posibleen artean hautua egitean datza.
Besteak beste, Iruñearekin lotutako gaia izanen dituzte galdegai, bai eta euskara, ingelesa eta frantsesa jakintza ere. Aurreko urteetan ere 'naranjito' gisa aritu izanak puntuak emanen ditu.