Euskara sustatzeko ekimenak antolatzeko diru laguntzak bikoiztuko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 10a

Aurten, 65.000 euro emanen ditu Kultura, hizkuntz Politiko, Hezkuntza eta Kirol sailak; iaz, 31.070 euro izan ziren. Nafarroako Buletin Ofizialean deialdia iragarri eta 30 eguneko epea egonen da laguntzak eskatzeko.

Eskaera deialdiak egitea "errazagoa" izanen da, Maider Beloki kultur zinegotziak iragarri duenez. Gainera, ez da beharrezkoa ekimena antolatu behar duen elkartea Iruñekoa izatea, berez; ekintza hirian izatearekin nahikoa da.

Gehienez ere, egitasmoaren %50 hartuko dute beren gain diru laguntza hauek. Laguntzak banatzerako garaian, honako esparru hauek izanen dituzte kontuan: berrikuntza, elkartearen ibilbidea, hizkuntzarekiko proiektuak izan dezakeen interesa eta beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!