Tabernariekin, makina bat auzo elkarterekin eta inguruko dendariekin zortzi bilera egin ostean, tabernen, alkohol eta janari denden eta gisako lokalen inguruko araudiaren zirriborroa eginda du udalak.
Hiru berrikuntza nabari dira. Bat: alkohola eta janaria saltzen duten denda txikiak gaueko 12:00etan ixtea aztertzen ari dira [hasierako zirriborroaren arabera, 01:00etan zegoen ezarria itxiera ordua]. Bi: 50 metroko distantzia egonen da Alde Zaharreko taberna berrien artean. Eta hiru: toki kopurua handitu ahalko dute tabernek, baldin eta segurtasun neurriak hobetzen badituzte.
Ikusteke dago oraindik ere nola geratuko den behin betiko zirriborroa.