Auzoa ilun, triste, gris, beltz irudikatu dute bide honetan Donibaneko zenbait bizilagunek. Kezkatuta daude saltoki txikien itxierarengatik. Bizilagunek auzoko merkataritza guneetan erosi ezean, guztiek jaitsi beharko dute pertsiana. Hala, auzo ilun eta grisa geratuko da, bizitasunik gabea. Ohartarazpen hori bideo honetan jarri dute agerian.