NUPeko errektorearen dimisioa eskatu dute ikasleek

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 5a

Manifestazioa egin dute dozenaka ikaslek campusean joan den osteguneko protestan Alfonso Karlosenak izaniko jokabidea gaitzetsiz.  

Ikasle ugarik bat egin dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen asanbladak, Ikasle Abertzaleek, Eraldatuk eta hainbat sindikatuk gaur antolatu duten protestarekin. Liburutegiko plazatik abiatuta, unibertsitateko errektoretzara joan dira manifestariak, "Karlosena, deitu foruzainei!" oihukatzen zuten bitartean. Han Fernando Iturria asanbladako kideak joan den osteguneko istiluei buruzko idazkia irakurri du:  "Protesta baketsua zen gurea. Errektoretzak esandakoaren kontrara, ez genuen langileen jarduna oztopatu, zuzendaritzako kideena soilik. Erreformak onartzeko bilera egin behar zuten errektoretzako, eta bilkura hori atzeratzen saiatu ginen, haiekin hitz egin ahal izateko". Ikasleen ordezkarien arabera errektoreak ez zuen haiekin negoziatzeko borondaterik erakutsi, eta Foruzaingoari deitu zion. Istiluen ondorioz, bi ikasle atxilotu zituzten poliziek, desordena publikoak eta erresistentzia leporatuta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!