Donibane auzoko bizilagunak, elkarteetako kideak eta ostalariak atera dira kalera igandean izandako sexu erasoa salatzeko. Auzo horretako etxebizitza batean izan zen sexu-jazarpena eta hiru gizon atxilotu zituzten udaltzainek. Herritarren gaitzespenarekin batera Iruñeko Udalak eta Nafarroako Parlamentuak ere gogor salatu dute erasoa.