Udaltzaingoak hiru gazte atxilotu ditu neska gazte bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Donibaneko etxebizitza batean izan zen ustezko sexu-erasoa, eta igandean izan ziren atxiloketak.
Atzo epailearen esku utzi zituzten atxilotuak eta behin behineko askatasuna eskuratu zuten epaiketa izan arte, baina biktimarengandik urruntzeko aginduarekin.