Iturraman izanen da gaur auzo-eztabaidagunea

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 26a

Etxabakoizen izan zen joan den asteko auzo-eztabaidagunea.

Bederatzigarrena izanen da. 18:30etan Iturramako Civivoxen elkartuko dira bizilagunak, elkarteak, kolektiboak eta entitateak. Iñaki Cabases izanen da galderak erantzunen dituen auzo-zinegotzia.

Parte hartzea sustatzeko abian jarri zituen Iruñeko Udalak auzo-eztabaidaguneak. Gaur, bederatzigarrena izanen da Iturrama auzoan. Bizilagunak, elkarteak, kolektiboak eta entitateak daude deituak nahi duten auzoa eraikitzeko proposamenak, hobekuntzak, kezkak eta iradokizunak planteatzeko. Iñaki Cabases izanen da auzo-zinegotzia eta bertaratutakoen galderak erantzunen dituena. 18:30ean izanen da hitzordua Iturramako Civivox aretoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!