2013ko txupinazoan desorden publikoak eragitea egotzita zeuden bost lagunak, aske eta kargurik gabe

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 25a

Epaileak dio ezin dela frogatu inor zauritu  edo besteen ondasunetan kalte materialik eragin zutenik ere. 

Iruñeko Zigor Arloko bigarren aretoko epaileak absolbitu ditu 2013ko sanferminetako txupinazoan plazan ikurriña handi bat sartzen saiatu ziren bost gazteak. Jende multzo handi bat Merkaderes kaletik iritsi eta Txapitela kaletik saiatu zen sartzen Udaletxe Plazan tamaina handiko ikurriña batekin. Hor Udaltzain talde batek aurre egin zien eta tentsio uneak sortu ziren. Epailearen arabera, egun horretako argazkiak eta bideoak ikusita ezin da frogatu gazte horiek ezker abertzaleko ikurrak zeramanik plazaren barruan, akusazioak zioen bezala. Txapitela kalean gertatutakoari dagokionez epaileak dio txupinazoan objektu ez baimenduak sartzen saiatzea lege hauste administratiboa dela eta transzendentzia zigorgarririk ez duela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!