Apirilaren 25etik maiatzaren 7era arte txalapartara hurbiltzeko aukera paregabea eskainiko du Txalaroa 16, Txalaparta jaialdiak.
Txalapartaren oinarrizko erregelak landuko dira Hutsun Txalaparta Taldeak emaniko lantegietan. Jotzeko molderik tradizionaletatik txalaparta modernoan murgiltze txikia egiteraino. Kirikoketa eta tobera. Izena aldez aurretik eman behar da (doan), Juslarrocha Civivoxean. Txalapartarako hastapen-lantegia 7 – 15 urte, apirilak 25 eta 27 etaa maiatzak 2 eta 4, 17:00etatik 18:00etara.
Txalapartarako hastapen-lantegia 15 urtetik gorakoak eta helduentzat eginen da apirilak 25 eta 27an eta maiatzak 2 eta 4an, 19:00etatik 21:00etara.
Honetaz gain topaketa eta hitzaldiak antolatuko dira. Xabi Torres, Jo Ala Jo Kultur Taldeko kidea eta Sergio Lamuedra, Zurartean elkarteko kidea arituko dira. Bestalde, Argibel Eubak Txalapartari buruz egin berri den doktoretza-ikerlan baten emaitza eta gogoeta nagusiak azalduko ditu.
Kontzertuetan Hutsun Txalaparta eta Txek [Tarragonako Txalaparta Eskola] aditzeko aukera izanen dugu.
Apirilaren 25etik maiatzaren 7ra arte, Makilari buruzko erakusketa, Eskultura-instalazioak, argazkiak eta bideo-emanaldiak ikusi ahal izanen dira Juslarrotxan.
Egitarau osoa, hemen.