Ostalaritza eta Merkataritza Elkarte berria abian jarri dute Arrotxapean 'La Rotxa'. Lehen ekimen ikusgarria ere jarri dute martxan: 84 saltokitako erakusleiho beltz izanen dira datozen egunetan. Modu horretan protesta egin dute, denda txikirik gabe auzoa hutsik geldituko dela ohartarazteko.