XVIII Nafarroako Pintxoaren Astea apirilaren 8tik 17ra egin da. Nafarroako Ostalarien Kooperatibak antolatutako aste honetan 89 taberna eta jatetxek hartu dute parte.
Gorka Aginaga Iruñazar jatetxeko Gorka Aginaga sukaldariak eskertu du saria eta bere hunkidura adierazi duj, euskaraz eta gaztelaniaz, saria jasotzerakoan.
"Air-Waffle" izeneko pintxoak zilarrezko saria eman dio Ábaco jatetxeari eta hirugarren postuan, aldiz, Álex Múgicaren "A l'ast de pollo" izenako lanarentzat izan da.
Bestalde Iruñeko Gazteluko Plazako Txoko tabernak pintxo txikiaren saria eskuratu du "Con humo edo kearekin" izeneko mokaduarekin.