Kurdistan, Sardinia eta Kataluniako inprobisatzaileak Soto eta Amuriza bertsolariekin, Kafe Zentral-en

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 15a

Argazkia: Miren Amuriza Bartzelonan, nazioarteko inprobisatzaileekin egindako topaketa batean. / bertsozale elkartea

Asteazkenean izanen da saioa, 19:00etan, doan. Iruñeko Udalak antolatu du “Europa bat-batean. Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa” ekimenaren barruan.

Kantu inprobisatuaren lau adierazpide entzuteko aukera eskainiko dute. Euskal Herriko bertsolariak, Sardiniako cantadoriak, Kurdistango dengbêja eta Kataluniako glosadoreak egonen dira oholtzan. Haritz Casabalek aurkeztuko du saioa, eta inprobisatzaileen jarduna segitu ahal izateko euskarara bat-bateko itzulpena eskainiko dute antoltzaileek.

Honako inprobisatzaileak dira Iruñeko saioan parte hartuko dutenak:

Bertsolariak: Miren Amuriza eta Julio Soto
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Dengbêja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Ferriol Macip eta Mireia Mena. Musikaria: Marcel Marimon.

“Europa bat-batean” egitasmoaren inguruko informazio osoa www.europabatbatean.eus webgunean aurkitu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!